Nere Bilbao Azkoitian bizi den margolari bermeotarrak (Bizkaia) Itsasoa gara erakusketa zabalduko du Arkami arte galerian. Irekiera ekitaldia abenduaren 18an izango da, 18:30ean, artista bera han dela.
Bilbaoren aita, aitonak eta birraitonak arrantzaleak izan ziren, eta, era berean, ama, amona eta birramonak, neskatilak eta saregileak. Mundu horren "gordintasuna, sufrimendua, bakardadea" urte askotan zehar bizi izan ditu artistak, eta hori erakutsi nahi du erakusketarako aukeratu dituen artelanekin.