Dozenaka umeren begiradapean, atzo arratsaldean piztu zituzten Gabonetako argiak Musika Plazan. Horretaz arduratu ziren Javier Lucas izen bereko argazki dendako eta Martin Jauregi Zabala Gaztakeko arduradunak, "urte askotako" lana eta gero, erretiroa hartuko baitute laster.
Xabier Txurrukaren hitzetan, Zarauzko merkataritzaren jardunaren "eredu apartak" dira Lucas eta Jauregi, eta horregatik eman nahi izan diete ardura beraiei. Atzera kontaketa eginda, 19:00 puntuan piztu zituzten argiak atzokoan Musika Plazan, eta asko izan ziren bertara gerturatu ziren umeak eta heuren familiak. Schola Cantorum koruak Gabonetako kantak abestu zituen atzokoan arratsaldea girotzeko, eta Hotz Zarauzko kideek txokolate solidarioa ere banatu zuten.