Zarauzko Udalak otsaileko ohiko udalbatzarrean onartu zuen aho batez Jose Angel Iribar Zarauzko Seme Kuttun izendatzea, "Iribarrek bere ibilbide profesionalean zein pertsonalean bere herriarekiko erakutsi duen harrotasuna eta maitasun paregabea eskertzeko asmotan".
Hain zuzen ere, abenduaren 11n emango diote atezain zarauztarrari izendapenaren domina, Zarauzko Udaleko pleno aretoan, 19:00etan hasita, eta omenaldia ere egingo diote bertan. Udalak azaldu duenez, pleno aretora joateko sarrera librea izango da, edukiera bete arte.