Astelehenera arte bisitatu ahal izango da Cristina Chiquin argazki-kazetariaren La Busqueda: Mujeres guatemaltecas que reclaman Justicia II erakusketa Emakumeen Etxean. Hain zuzen, 11:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara egongo da zabalik gela.
Oroimenaren, justiziaren eta giza eskubideen aldeko borroka grina, bizitza, eta testigantzak irudikatzen ditu bildumak. Milioika emakumeen errealitatea irudi islatuta ikus daiteke.