Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa puri-purian da. Asteburuan hasita, eta Donostiako final handiaren aurretik, finalaurreko hiru saio jokatuko dituzte. Protagonista nagusiak bertsolariak izango dira, baina txapelketen bueltan izaten dira dena behar bezala ateratzeko ezinbestekoak diren beste aktore batzuk ere. Ion Zaldua eta Unai Muniain dira horren adibide; Zaldua gai jartzailea da, eta Muniain, epailea. Bertsolari txapelketaz eta beren zereginez jardun dute Gukasteka Zarauzko astekari digitalarekin.
Elkarrizketa hau GUKAsteka Zarauzko astekari digitalean argitaratu zen aurrez. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.