Bilera irekia deitu du Plaieroetako antolakuntzak

Intza Trula 2024ko aza. 30a, 11:00

Antolakuntza taldean "ideia eta esku berriak" behar dituzte; horretarako, abenduaren 3an, asteartez, 19:00etan egingo dute herritar orori zuzendutako bilera, ZKEk Musika Plazan duen egoitzan.

80 urte dira Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketa jokatzen hasi zirenetik. Urte hauetan zehar, zarauztarrentzat zein ingurukoentzat kirol ekitaldi garrantzitsua bezain herrikoia bihurtu da, lehiaz harago lagunartea sustatzen duelako bai gizonetan bai emakumeetan.

"Beste 80 urte bete ditzan", antolakuntza taldean "ideia eta esku berriak" behar dituzte; horrenbestez, bilera irekia deitu dute herritar orori zuzenduta. Abenduaren 3an, asteartez, 19:00etan jarri dute hitzordua, ZKEk Musika Plazan duen egoitzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide