Urte amaierako kanpaina abiatu du Zurekin ostalarien elkarteak

Intza Trula 2024ko aza. 29a, 10:00

Taberna bateko aulkiak. (Guka)

Gaur hasi eta abenduaren 20ra arte egongo da martxan kanpaina, eta denbora horretan Murkil txartelarekin egindako erosketek %50eko deskontua izango dute.

Urte osoan zehar bezeroek erakutsitako "leialtasuna" eskertzeko asmoz, Zurekin ostalarien elkarteak urte amaierako kanpainari abiatu du beste urte batez. Elkarteak jakitera eman duenez, gaurtik hasi eta abenduaren 20ra arte Murkil txartelarekin egindako erosketa bakoitzak %50eko deskontua izango du.

Hamalau establezimenduk parte hartuko dute kanpainan: Kirikilla jatetxea, Itxas Lur taberna, Olatugain, Tivoli, BAI Batzokia, Gure txokoa, Labaka Enoteka, Naparrak taberna, Karlos Arguiñano, Salegi Taberna, Telesforo, Asador Gran Camping Zarautz, Euromar eta Mandabide.

Hasiera batean, abenduaren 20ra arte iraungo du kanpainak, baina lehenago amaitu daiteke; izan ere, kanpainarako jarritako 5.000 euroko aurrekontua agortzean amaitutzat emango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide