Lehenengo EPa kaleratu du Skaregekasko taldeak

Julene Sorarrain 2024ko aza. 28a, 12:44

Skaregekasko taldea Zarautzen eskainitako kontzertu batean. (Skaregekasko)

Hamar kidek osatzen dute musika taldea, tartean eskualdeko seik. Lehenengo EP-a kaleratu dute, Zakur Andaluza, eta asteburuan Donostian ospatuko den Revolution JamRock jaialdian aurkeztuko dute.

Skaregekasko taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Intxaurrondoko kultur etxean, Donostiako Revolution JamRock jaialdiaren barruan. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude Donostia Kulturaren atari digitalean.

Orain dela hilabete kaleratu zuten beren lehenengo EP-a, Zakur Andaluza. Guztira bost abestik osatzen dute bilduma, eta taldearen izenak aditzera ematen duen moduan, ska eta reggae doinuak jorratzen ditu.

Taldea guztira eskualdeko hamar gaztek osatzen dute, hala nola, Julen Goenaga, Libe Goenaga eta Eneko Miralles getariarrek, Ander Garayar zarauztarrak, Aitor Aristi zumaiarrak, Joannes Alberdi azkoitiarrak, Lara Artola eta Eneko Urkiaga lekeitiarrek, Olatz Cuevas donostiarrak eta Markel Garcia astrabuduarrak. Iazko urteko apirilean eskaini zuten lehenengo kontzertua, Getarian. Bertan Potato, The Skatalites eta Fermin Muguruza musikarien bertsioak abestu zituzten, besteak beste. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide