'El huevo de la serpiente. El nido de ETA en Madrid' liburua aurkeztuko dute bihar Zazpi kultur aretoan

Intza Trula 2024ko aza. 28a, 11:00

Eduardo Sanchez 'El huevo de la serpiente. El nido de ETA Madrid' liburuaren idazlea.

1974an Madrilgo Rolando kafetegian ETAk egindako atentatuaz hitz egiten du Eduardo Sanchezen liburuak. Aurkezpen ekitaldia 19:00etan hasiko da.

El huevo de la serpiente. El nido de ETA en Madrid liburua aurkeztuko du bihar Eduardo Sanchezek Zazpi kultur elkartean. 19:00etan hasiko da saioa, eta idazlearekin batera izango da Gorka Landaburu kazetaria.

Liburuak, 1974an ETAk Madrilgo Correo kaleko Rolando kafetegian egin zuen atentatuaz hitz egiten du. Hamahiru pertsona hil eta 80 baino gehiago zauritu ziren bertan. Idazleak 18 urte zituen garai hartan, eta Eva Forestek eta Alfonso Sastrek Argalarekin izandako elkarrizketen lekuko izan zen.

Gazte-gaztetatik, hamalau urterekin, Eduardo Sanchezek diktaduraren aurkako borrokekin bat egin zuen, eta hamasei urte zituenetik batxilergoko ikasle mugimenduan parte hartu zuen. Hamazazpi urte zituela atxilotu zuten lehen aldiz, eta Billy el Niño ezizenez ezaguna zen komisarioak egindako galdeketa bortitzak jasan zituen. Correo kaleko atentatuagatik atxilotu zuten, eta hamasei hilabete eman zituen kartzelan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide