80 eta 90 urte bete dituzten herritarrak omenduko ditu etzi Udaberrik

Intza Trula 2024ko aza. 27a, 16:00

Iazko omenaldian hainbat herritar, Xabier Txurruka alkatearekin. (Udaberri elkartea)

Santa Barbara jatetxean bazkaria egingo dute guztiek elkarrekin.

Aurten 80 eta 90 urte betetzen dituzten herritarrek omenaldia jasoko dute. Udaberri elkarteak antolatuta, bazkaria egingo dute etzi, ostirala, Santa Barbara jatetxean. Joaten direnek lagunartean eta giro onean gozatzeko aukera izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide