Mantis eta Ventilador ariko dira zuzenean Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2024ko aza. 27a, 12:30

Kontzertuak bihar arratsaldean izango dira, 20:30etik aurrera, eta aipatu bi taldeek punk azkarra bezain gordina eskainiko dute.

Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, Mantis eta Ventilador taldeek kontzertu bana eskainiko dute bihar Hiruputzu gaztetxean, 20:30ean. Mantis laukotea Öresund hiritik (Suedia) dator, eta manic goblin punk gordina jorratzen du. Sei abestiz osatutako Demo Tape iraupen erdiko lana aurkeztuko du zuzenean. Ventilador, berriz, Aretako talde nahiko berria da, eta hardcore punk azkarra da haiena, oso crusta.

xx

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide