Joan den asteburuan Europe Cup Jiu Jitsu txapelketa jokatu zuten Valentzian, eta zenbait sari eskuratu zituzten han Lukasmar Bandeira, Ager Valderrey eta Silvana Jaramillo zarauztarrek.
Bandeira aurreneko postuan sailkatu zen Master 2 Pisu Ertaina Gerriko Beltza kategorian, eta hirugarren postuan Open Class kategorian, hau da, bereizketarik gabeko kategoria absolutuan. Valderrey, bere aldetik, hirugarren postua sailkatu zen Pisu Arineko Helduen Gerriko Moreko kategorian, eta bigarren Open Class Absolutuaren kategorian. Bestalde, Gazteen Zinta Zuria kategorian, Silvana Jaramillok hirugarren postua eskuratu zuen.
Taldeei dagokienez, Lotus Zarauzko Jiu Jitsu kluba bigarren postuan sailkatu zen emaitza onenak lortu dituzten taldeen sailkapenean.
Jiu Jitsu defentsa pertsonalerako borroka kirol brasildarra da, eta, batez ere, bi gorputzen arteko borrokan oinarritzen da.