'Derechos Humanos de las Humanas' dokumentala emango dute bihar, Etxezabalan

Aritz Mutiozabal 2024ko aza. 26a, 10:30

Euskal Herriko eta Guatemalako emakumeen hausnarketak eta bizipenak jasotzen ditu ikus-entzunezkoak. 18:00etan izango da ikusgai.

Derechos Humanos de las Humanas dokumentala emango dute bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Etxezabalako bilera gelan. Ikus-entzunezkoak Euskal Herriko eta Guatemalako emakumeen hausnarketak eta bizipenak jasotzen ditu; bi herrialdetako emakumeek gidatutako ekoiztetxeek ekoitzi eta zuzendu dute, alegia.

Guatemalaren kasuan, Lemow Kolektiboa dago eta adierazpen artistikoen bidez giza eskubideak, hausnarketa kritikoa, salaketa eta genero femeninoaren ekitatea ikusaraztea du helburu. Guatemalako eta munduko entzuleen arreta izatea du xede, entretenitzeko eta komunitateak sortzen duena partekatzeko. Euskal Herrian Bilboko Curruscu izan da dokumentalaren grabazioaren eta azken muntaiaren arduraduna.

Politika, kazetaritza, artea eta ahizpatasuna dira ikus-entzunezkoan landu dituztenak, Euskal Herria eta Guatemala lotu nahi izan diren gai nagusiak, eta, aldi berean, emakumeak, beren borroka, prozesu eta aldarrikapen guztiak aldarrikatzeko balio izan dutenak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide