Kritika onak jaso zituzten Tangerine etaThe Florida Project filmeen ondoren, Sean Baker zinegilearen Anora izeneko azken lana dator orain pantaila handira. Aurtengo Cannes-eko Zinema jaialdian estreinatu zuten, baita Urrezko Palma irabazi ere. Hamar minutuko txalo zaparradak jaso zituen estreinaldiko emanaldi bukaeran.
Gaur arratsaldean, 19:30ean hasita, Saio Originala egitasmoaren barruan emango dute; ohi bezala, jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniazko azpidatziekin.
Kontakizunari dagokionez, Anora Brooklyngo prostituta gazteak Marierrauskin antzeko istorio bat bizitzeko aukera izango du, oligarka errusiar baten semea ezagutu eta berarekin ezkontzen denean. Albistea Errusiara iristen denean, bere maitagarrien ipuina mehatxupean dago, gurasoak New Yorkera abiatzen baitira ezkontzaren baliogabetzea lortzeko.