Azaroaren 25a

Azaroaren 25eko horma-irudia egin du Pinturerak taldeak

Aritz Mutiozabal 2024ko aza. 25a, 10:30

Azaroaren 25eko horma-irudia Merkatu plazan. (Pinturerak)

Maite Oviedo, Mari Kruz Etxeberria eta Pilar Herreroren obren uztarketa da, eta Merkatu plazan jarri dute erakusgai.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Maite Oviedo, Mari Kruz Etxeberria eta Pilar Herrerok osatzen duten Pinturerak taldeak horma-irudi bat egin du haien artelanekin, eta Merkatu Plazan jarri dute erakusgai. Horretarako, Zarauzko Udalaren laguntza izan dute, Berdintasun sailaren eta Emakumeen Etxearen bitartez.
 
"Gure nahia da, emakumeen aurkako indarkeria salatzeaz gain, ahalik eta pertsona gehienengana iristea da", nabarmendu du hirukoak. Murkil merkatarien elkarteari laguntza eskatu eta horrek eskuzabal erantzun die. Hala, Pintureraken obrak –horma-irudian agertzen direnak– dendetako erakusleihoetan jarri dituzte, Azaroaren 25arekin bat eginik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide