Katxiporretako pailazoek Txapasen omenezko ikuskizun berria aurkeztu dute

Ian Ruiz Lizaso 2024ko aza. 25a, 12:00

Iosu Txapartegi Txapasen abestiek, jolasek eta emozioek gidatutako Ostirala iritsi da! emanaldia aurkeztu dute haur eta familientzat

Katxiporretako pailazoek Ostirala iritsi da! ikuskizun berria estreinatu dute, haurrei, familiei eta sudurgorriak maite dituzten guztiei zuzenduta. Ikuskizuna 2023ko azaroan argitaratutako 'Txapasen kaxa magikoa' ipuin eta disko ilustratuan oinarritzen da, eta bere xedea Josu Txapartegiren irakaspenak eta baloreak agerian uztea da. Hori dela eta, Txapas, euskal kulturaren eta hezkuntzaren ikur ospetsua, ikuskizun honen ardatz nagusia bilakatu da.

Abestiek, jolasek eta ipuinean agertzen diren sekretuek beteko dute eszenatokia. Gainera, Imanol Urbietaren eta Txapasen kantuek leku berezia izango dute, Xabier Zabalak egindako moldaketekin. Abesti horien artean 'Ostirala iritsi da' da Txapasek sortutako kanturik ezagunena abestuko dute, ikastetxe askotako jolastokietan entzuna dena. 

Aurten, Pirritxek atsedena hartuko du, baina ikuskizunean Joanes Echeveste Bernet izango da Lore pertsonaia berria. Eszenatokian, gainera, Joxemari Agirretxe (Porrotx), Mertxe Rodriguez (Marimotots), Izaskun Forcada (Pupu) eta Oihana Sanchez (Txapas) arituko dira. 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide