Indarkeria matxistaren aurkako arte erakusketa antolatu dute Frontoi Txikin

Ian Ruiz Lizaso 2024ko aza. 23a, 17:00

Urola Kostako Itaiak antolatutako erakusketan Zarauzko artisten obrak jarri dira ikusgai 

Urola Kostako Itaiak indarkeria matxistaren aurkako arte erakusketa antolatu du Zarautzen. Goiz haizetsuak ez du oztoporik jarri eta jende ugari bertaratu da herriko artisten lanak ikustera. 11:30ean hainbat diziplina artistikoetan sortutako lanak jarri dituzte Frontoi Txikiko hormetan: argazkilaritza, muralgintza, collagea, oleogintza, sketchak eta poesia, besteak beste. Ondoren, 13:00etan luntx eta musikaz gozatzeko aukera izan dute bertaratuek goizari amaiera emateko. 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide