Santa Zezilia eguna izan zen atzokoa, azaroaren 22a. Zarauzko bost abesbatzek elkarrekin ospatu zuten Musikaren Nazioarteko Eguna: Zarautz Abesbatza, Montetxio Abesbatza, Udaberri Abesbatza, Zarautz Kantuan eta Schola Cantorumeko abeslariek, hain zuzen ere. Haiekin batera, Arrai Zopa kantu taldeak ere.
Herriko txistulari eta atabal jotzaileek ere bat egin zuten abeslariekin, eta kalejira osoan zehar lagundu zieten. Zenbait herritar ere batu zen Agur Herria, Gernika aldera eta Herriko Jatorrak abestera.