ZKE Halterofilia taldeko Alex Berasategik, lan bikaina eginda, hiru domina eskuratu zituen joan den asteburuan Espainiako Txapelketan, 17 urtez azpikoen kategorian. Abiadan zilarra (100 kg), jasotze-altxatzean urrea (124 kg) eta totalean zilarra (224 kg) lortu zituen Berasategik.
Taldeko zazpi kirolari ziren Toledon (Espainia) jokatu den Espainiako Txapelketara joatekoak, baina azken asteko lesio baten ondorioz, lehiaketa jokatu ezinik geratu zen bat. Jon eta Jaizki Mendizabal eta Imanol Zulaika entrenatzaileak ere bere izan ziren.
ZKE Halterofiliaren esanetan, hiru domina horiek lortuta "zapore gozoarekin" itzuli dira etxera. Urtea amaitzeko, Gipuzkoako Taldekako Txapelketa jokatuko dute abenduan.
