Jurado Nº2 thrillerra emango dute gaurtik hasi eta astelehenera arte, bost aldiz, Modelo aretoan –saio horietako bat jatorrizko hizkuntzan izango da–.
Clint Eastwood zine zuzendari estatubatuarraren Jurado Nº2 filmean Nicholas Hoult, Toni Collette, J.k. Simmons, Chris Messina, Gabriel Basso eta Zoey Deutch bezalako aktoreek parte hartzen dute.
Honela dio sinopsiak: "Justin Kemp, familia gizon bat, hilketa baten epaiketa bateko epaimahaiko kidea da, eta dilema moral serio batekin borrokan ari da: epaimahaiaren epaian eragiteko eta akusatutako hiltzailea kondenatzeko (edo askatzeko) erabil dezakeen dilema batekin.
Horrez gain, Las aventuras de Alicia en el Pais de las Maravillas ballet ikuskizuna, grabatuta, emango dute gaur, 18:00etan. Urriaren 15ean taularatu zuten ballet ikuskizuna Londresko Royal Opera House-ean.
Gaur, larunbata
- 18:00. Las aventuras de Alicia en el Pais de las Maravillas.
- 22:15. Jurado Nº2.
Bihar, igandea
- 19:15. Jurado Nº2.
- 21:45. Jurado Nº2. (VOSE)
Azaroak 25, astelehena (ikusleen eguna)
- 17:00. Jurado Nº2.
- 19:30. Jurado Nº2.