Zaratazarautz kolektiboak bi kontzertu antolatu ditu gaurko gaua girotzeko: Barrenfields eta B.O.T.H taldeek zuzeneko bana eskainiko dute Hiruputzu gaztetxeko oholtzan, 21:30etik aurrera.
Punk-rock estiloa jorratzen duen laukotea da Barrenfields. Talde madrildarrak uda amaieran, irailean, kaleratu zuen azken lana, Ain't feeling right izenburupean. B.O.T.H Arrigorriagako (Bizkaia) taldea da. Hardcore melodikoa oinarri duten abestiak joko dituzte gaztetxeko taula gainean. Ihesean izena du bizkaitarren azken proiektuak, eta irailaz geroztik plataforma guztietan dago entzungai.
IHESEAN" diskoa plataforma guztietan izango dozue entzungai!