'Zinemaren historia' zikloko hirugarren kapitulua, gaur Photomuseumen

Intza Trula 2024ko azaroaren 22a

20ko hamarkadako film baten irudia.

Ohikoa denez, 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Zinemaren historia zikloarekin jarraituko dute arratsaldean Photomuseumen. Hain zuzen ere, hirugarren kapitulua emango dute gaur, 18:00etan, doan.

20ko hamarkadan girotutakoa da hirugarren atala. Garai hartan, zinema zuzendarien ideia berriak eraman zituzten Parisera, Berlinera, Moskura, Shanghaira eta Tokiora.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide