Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur, 19:00etan, udalbatzar aretoan. Hainbat gai landuko dituzte bertan, baina nagusia inbertsioak finantzatzeko epe luzerako finantzaketa-eragiketa bat kontratatzeko baldintzapen pleguak onartzea eta lizitazioaren deialdia egitea izango da.
Horrez aparte, 2024-KALD-00019-00 eta 2024-KALD-00021-00 kredituen aldaketak eta auto-taxi zerbitzuaren 2025eko tarifak onartuko dituzte.
Datorren astean egingo dute azaroko osoko bilkura.