'El caso Freytter' dokumentala emango dute gaur Arranon

Intza Trula 2024ko azaroaren 21a

Jorge Freytter Kolonbian erail zuten Jorge Adolfo Freytterren semea, Jagoba Alvarez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria eta Luz Estella Kolonbiako abokatua Zinexit topaketen aurkezpenean. (Eusko Jaurlaritza)

Pizza-potea hastearekin batera, 18:30ean, emango dute dokumentala Arranoko bunkerrean. Jarraian, Kolonbiako egiaz eta justiziaz solastuko dira leku berean.

El caso Freytter dokumentala ikusi ahal izango da gaur, 18:30ean, Arranoko bunkerrean. Pizza-poteaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek eta, gainera, emankizunaren ondoren solasaldia egingo dutela ere aurreratu dute: hain zuzen ere, Kolonbiako egiaz eta justiziaz jardungo dute hizketan.

Tonio Heckerrek zuzendutako lana da El caso Freytter. Jorge Freytter Kolonbiara itzultzen da hamazazpi urte erbestean eman eta gero, bere aita Jorge Adolfo Freytterren hilketa ikertzeko asmoz. Freytter irakasle, abokatu eta sindikalista 2001eko abuztuaren 28an bahitu zuten, eta egun bat geroago aurkitu zuten hilda, tortura zantzuekin. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide