Anarik kontzertua eskainiko du etzi, ostiralez, Zarauzko Modelo aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Sarrerak salgai eta denbora gutxira agortu ziren.
Ia hiru hamarkadako ibilbide luzeko ibilbidea du Anarik, eta aurten plazaratutako Giza zarata du azkena. Sortu berri duen Tristuraren industria zigilupean atera du hamar abestiz osatutako diskoa.
Zarauzko Modelo aretoan talde formatuan aurkeztuko du emaitza, eta Anari Alberdiz gain, Xabier Olazabal Drake, Ander Mujika, Mariano Hurtado, Xabi Etcheverry eta Mikel Txopeitia igoko dira agertokira.