'Merkataritza astea' kanpaina abiatu du Murkilek

Intza Trula 2024ko aza. 19a, 12:00

Murkil merkatari elkarteko denda bat. (Artxibokoa)

Hilaren 24ra arte Murkileko saltokietan erosketak egiten dituztenen artean 500 euroko bono bat, 200 euroko hiru bono eta lau saski zozkatuko ditu merkatarien elkarteak.

Abian da Murkil Zarauzko merkatari elkartearen Merkataritza astea kanpaina. Hain zuzen ere, hilaren 24ra arte Murkilen parte diren saltokietan erosketak egiteak saria izan dezake: 500 euroko bono bat, 200 euroko hiru bono eta lau saski zozkatuko ditu merkatarien elkarteak erosleen artean.

Sari potolez gainera, merkatarien elkarteak zehaztu du "bizitza eztitzen" duen opari bat eta "beste sorpresaren bat" ere jasoko dutela erosketak egitean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide