Munduko poeta emakumeen lanen errezitaldia egingo dute ostegunean Garoan

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 18a, 15:48

Anna Akhmatova Nathan Altmanek margotutako koadroan. (Wikipedia)

Itxaro Borda, Maite Lopez Las Heras eta Garazi Ugalde gerturatuko dira ostegunean Zarautzera errezitaldia eskaintzera. 

Munduko poeta emakumezkoak: errezitaldi bat izena jarri diote ostegun arratsaldean Zarauzko Garoa liburu dendan egingo den literatura ekitaldiari. Bertan, Munduko Poesia Kaierak bildumako emakumeen zenbait poemaren irakurraldia eskainiko dute Itxaro Bordak, Maite Lopez Las Heras eta Garazi Ugaldek, Isabel Etxeberriaren eta Maialen Berasategiren gidaritzapean egingo duten ekitaldian. Saioa 18:30ean hasiko da. 

Munduko Poesia Kaierak Susa argitaletxeak 2014an abiatu zuen proiektu bat da. Denbora honetan, 64 orrialdeko lau antologia argitaratu dituzte urtero, bi udaberrian eta beste bi udazkenean. Besteak beste, Anna Akhmatova, Alda Merini edota June Jordanen poema bildumak argitaratu dituzte zigilu honekin. Horietako batzuk entzuteko aukera izango dute hiru egun barru Zarauzko Garoa liburu dendan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide