Myriam Gesalaga zarauztarraren azken lanak ikusgai Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 17a, 07:59

Victor Rios mexikarraren eta Myriam Gesalaga zarauztarraren lanez osatzen da abenduaren 8ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa.

Grabatuaren teknika erabiliz sortutako lanez osatutako erakusketa zabaldu dute Victor Rios artista mexikarrak eta Myriam Gesalaga zarauztarrak Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Harria urtu izena jarri diote biek elkarrekin sortutako lehen bildumari. 

Erakusketa abenduaren 8ra arte bisitatu ahal izango da Zumaiako erakusketa aretoan, egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburu eta jaiegunetan ere zabalik izango da eguerditan, 12:30etik 14:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide