AEKalean egitasmoak musikaz bete ditu herriko kaleak

Julene Sorarrain

AEK-ko ikasleek eta mintzalagunek egitarau oparoaz gozatu dute gaur goizean. Bisita gidatuarekin hasi dute eguna, Photomuseumen. Gero, txarangaren emanaldiak eta Herena taldearen kontzertuak girotu dute Musika Plaza.

Zarauzko AEK-k antolatuta, AEKalean egitasmoa egin dute gaur goizean. Goizean goiz ekin diote antolatzaileek preparatu duten egitarauari, eta ikasleek nahiz mintzalagunek bisita gidatua izan dute Photomuseumen. Bertan, urritik ikusgai dagoen Odisea 1937 argazki mostraren azalpenak jaso dituzte. Erakusketak, 1937ko udaberrian itsasoratu zen Habana lurrontzian bidaiatu zuten euskal errefuxiatuen testigantza jasotzen du.  

Jarrain, Urretabizkaia txarangak eta Herena taldearen kontzertuak Musika Plaza girotu ditu. Eta musika ez ezik, jateko nahiz edateko txokoa ere ipini dute plazan. Hori horrela, pintxoa eta edaria eskuan, dantzan igaro dute goiza. 

Argazkiak: AEK Zarautz. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide