Suteak prebenitzeko eta kontrolatzeko tailerra antolatu du Zurekinek

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 15a, 16:00

ArguiƱanon emango dute tailerra.

Ekintza datorren asteartean izango da, azaroaren 19an, 18:00etatik aurrera, Arguiñanon. 

Suteak prebenitzeko eta kontrolatzeko aldera, haren inguruko tailerra antolatu du Zurekin Zarauzko ostalari elkarteak haren kide guztiei zuzenduta. Bertan, negozioen osotasun fisikoa eta arrakasta babesteko, arriskuak eta prebentzio-tresnak berrikusiko dituzte, eta ardura partekatuari eta araudiak betetzeari garrantzia emango diote.

Tailerrak ordebete iraupena izango du eta datorren asteartean, hilaren 19an, emango da, 18:00etatik aurrera, Arguiñanon.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide