Xabier Zabalak Katxiporretaren 'Zerua lapurtu dute!' disko-ipuin ilustratuko abestiak sortu ditu

Mireia Galarza Bastida 2024ko aza. 17a, 12:00

Xabier Zabala. (Guka)

Zehazki, 17 abesti konposatu eta diskorako moldatu ditu Zabalak, eta horietatik lau Leire Bilbaoren hitzekin osatu dituzte: Altxa burua, Nanoplaneta, Piztu iluna eta Ipurtargia.

Katxiporreta Kooperatibak, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean, Zerua lapurtu dute! disko-ipuin ilustratua argitaratu du, eta bertan parte hartu du, beste behin ere, Xabier Zabala zarauztarrak abestiak sortzen.

Zehazki, 17 abesti konposatu eta diskorako moldatu ditu Zabalak, eta horietatik lau Leire Bilbaoren hitzekin osatu dituzte: Altxa burua, Nanoplaneta, Piztu iluna eta Ipurtargia. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak protagonista dituen liburua ere Leire Bilbaok idatzi du, eta Irrimarrako Karmele Gorroñok egin ditu ilustrazioak. Sortzaileek azaldu dutenez, "proiektu pedagogikoa" da honakoa, eta Aranzadi zientzia elkartek sustatu du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Bai ipuinean eta bai diskoan Birtxi farozainaren pertsonaia izango dute pailazoek bidelagun. Virginia Garciak, Aranzadiko astronomia saileko dibulgatzaileak eman dizkio ahotsa eta arima pertsonaia horri. Ipuin honek "argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea" du helburu, modu dinamiko eta erakargarri batean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide