'Bikoteak, harreman erotikoak eta abar' hitzaldia eskainiko du Aitziber Estonbak bihar

Mireia Galarza Bastida

Aitziber Estonba. (Guka)

Emakumeen Etxean izango da, 18:00etan hasita. Bertan, praktika sexualei eta sexualitate osasuntsuari buruz hitz egingo du Zarauzko sexu-aholkulariak.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekintzen bueltan, Aitziber Estonbak Bikoteak, harreman erotikoak eta abar hitzaldia eskainiko du bihar. Emakumeen Etxean izango da, 18:00etan hasita. 

Bertan, praktika sexualei eta sexualitate osasuntsuari buruz hitz egingo du Estonba Zarauzko sexu-aholkulariak. "Koitozentrismoa nagusi den honetan, zein beste praktika dauzkagu?" eta "Zeintzuk dira sexua bizitzeko modu osasuntsuak?" bezalako galderei erantzungo die Estonbak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide