Asteburu oparoa Hiruputzu gaztetxean

Aritz Mutiozabal 2024ko aza. 14a, 16:00

Valentziako La Culpa taldea.(Carmina del Campo)

Ostiraltxo planak, Lege Berriaren larunbateko kontzertuak eta Uhera irakurle taldearen igandeko saioak hartuko dute gaztetxea ondorengo egunetan.

Asteburuan askotariko egitasmoak antolatu dituzte Hiruputzu gaztetxean. Danda gazte asanbladaren ekimenez, Ostiraltxo ostiraletako plan berria egingo dute; lehenik eta behin, afari legea izango dute, 21:00etan, eta ondoren, musikaren txanda etorriko da, 23:00etan, Eztanda taldearen eskutik eta DJ Oliyo eta DJ M disko jartzaileen saioarekin.

Larunbatean, Lege Berria kolektiboak antolatutako kontzertuek hartuko dute gaztetxea. Akde batetik, Atarrabiako Tatxers hirukoa igoko da taula gainera, Ezpatei disdira! lan berriena aurkeztera, eta, bestetik, Valentziako La Culpa ariko da zuzenean, berezkoa duen post-punk doinu hipnotikoekin. Jarraian, disko jartzaileen emanaldiak ere izango dira. Festyari 21:30ean emango diote hasiera eta sarrerak jada bukatuta daude.

Igandean,askoz ere giro lasaiagoan, Uhera irakurle taldeak bere bigarren saioa egingo du, eta oraingoan Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburua izango dute aztergai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide