GKSk pintaketak egin ditu Mercadonak supermerkatua zabaldu behar duen gunean

Erredakzioa

Urola Kostako GKSk Mercadona zabaldu behar duten eremuan egindako pintaketak. (Urola Kostako GKS)

Urola Kostako GKSk sare sozialetan salatu du Mercadona "Valentzian langileak hiltzera bidali zituen enpresetako bat" dela.

Urola Kostako GKSk pintaketak egin ditu Mercadonak supermerkerkatua zabalduko duen eremuan, Abendaño industrialdean. GKSk sare sozialetara igo du pintaketaren argazkia, eta bertan salatu du Mercadona "Valentzian langileak hiltzera bidali zituen enpresetako bat" dela.

"Gizarte kapitalistan, beraien irabaziak gure bizitzaren gainetik daude", gehitu du kontseiluak. Halaber, "politikari profesionalekin batera, enpresariak hondamendiaren erantzule gisa" seinalatu ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide