Lau argazkilariren lanak erakutsiko dituzte bihartik aurrera Sanz Enea kultur etxeko aretoan. XXXII. Ramon Ignacio Serras Nazioarteko Argazki Mostraren barruan, beraz, Jon Garate, Vanessa Jimenez, Tereza Uzeda eta Sara Martinez artisten argazkiak izango dira ikusgai. Erakusketa bihar zabalduko dute, 18:00etan.
Argazki bilduma urtarrilaren 19ra arte bisitatu ahal izango da Zarauzko kultur etxean, asteartetik igandera, 18:00etatik 20:00etara.