AEKalean egitasmoa egingo dute larunbatean

Julene Frantzesena 2024ko aza. 13a, 10:20

Herena taldeko kideak Zarauzko Arrano tabernaren 40. urteurreneko kontzertuan.

AEK-ko ikasleek eta mintzalagunek bisita gidatua egingo dute goizean Photomuseumen. Gero, txarangaren emanaldia eta Herena taldearen kontzertua izango dira.

Zarauzko AEK-k hitzordu berezi bat antolatu du larunbaterako: AEKalean egitasmoa, hain zuzen. Eguerdira bitartean, egitasmo bat baino gehiago egingo dituzte, hala nola bisita gidatua, txarangarekin kalejira eta kontzertua.

09:45ean hasita, ikasleei eta mintzalagunei zuzendutako bisita gidatua izango da Photomuseumen. Ondoren, 11:30ean, Urretabizkaia txarangaren kalejira izango da, museoaren atarian hasita. 13:00etan, berriz, Herena musika taldeak kontzertua eskainiko du Musika Plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide