Frankenstein agurgarriarentzako gutuna, Ana Galarragak eta Pettik sinatua

Urko Iridoy ('Berria' egunkaria) 2024ko aza. 13a, 12:00

Frankenstein agurgarria jendaurreko emanaldi moduan aurkeztu zuten 2022an, baina orain disko-liburu batera "mutatu" dute. Mary Shelleyren figura aldarrikatu dute lan berrian, gutun moduan idatzita.

Mary Shelleyk 1818. urtean idatzi zuen Frankenstein. Bi mende geroago, Ana Galarragak paralelismoak ikusi zituen Shelleyk idatzitako kontuen eta gaur egun pil-pilean dauden hainbat gairen artean. Gogoeta hura garatuz, Luis Perez Mitxelena Petti-rekin elkartu zen 2022. urtean, Frankenstein agurgarria ikuskizuna egiteko. Orain, horrek berak "mutatu" du, eta disko-liburu bilakatu dute, Elkar argitaletxearen eskutik, "nor da munstroa?" galderaren erantzunaren bila oraindik ere.

Literatura, musika, poesia eta egileen hausnarketak uztartzen ditu disko-liburuak. Lanak gutun forma dauka, eta Victor Frankenstein munstroaren egilearentzat idatzia da. Galarragak uste du lanak baduela "izaera feminista", "aldarrikapenerako" lekua badauka eta. "Shelleyren figura aldarrikatzen dugu", esan du Galarragak.

Eleberri gotikoan ikusitako paralelismoei dagokienez, adibide bat jarri du idazleak: "Elektrizitatea puri-purian zegoen garai hartan. Teknologiak lilura handia sortzen zuen, baina ondorioek beldurra eragiten zuten. Gaur egun, adimen artifizialarekin lotu daiteke kontzeptua hori. Paralelismo horrekin eta beste batzuekin, loturak egin ditugu bi garaien artean, garai hartako gauzak gurera ekarri".

Albistea irakurtzen jarraitu, Berria.eus webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide