Igande goizean izango da plaieroetako hirugarren jardunaldia

Aritz Mutiozabal 2024ko azaroaren 13a

Plaieroetako bigarren jardunaldiko jokaldi bat. (Guka)

Senior neskek eta senior mutilen bi multzoek izango dituzte partidak, Asergroup taldeak izan ezik; azken horri atsedena tokatzen zaio asteburu honetan.

80. Hondartzako Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute igande goizean, 10:15ean hasita. Ordubete lehenago, Telesforo Erretegiko jokalariak arduratuko dira joko eremuak markatzeaz, jarraian izango diren hamalau norgehiagokak behar bezala burutu daitezen.

Senior mutilak B taldea:
1. Tivoli-Naparrak - Izar Optika
2. Asti Pinturak - Euskalduna Taberna
3. S.F. Txanela - Kirkilla-Enea Jatetxea
4. Balearri-Astillero - Garcia Edari Banaketak
Atsedena: Asergroup

Senior neskak:
5. Euskalduna Taberna - Euskal Parrilla
6. Shelter - Pukas - 310-Kepa Osteo
7. Talai-Mendi Kanpina - Lukas Ardotegia
8. Orbela Taberna - Kebidek
9. Itxas-Lur Taberna - Kirkilla-Enea Jatetxea

Senior mutilak A taldea:
10. Ulacia Bidaiak - Latz Taberna
11. Etxabe Confort - Kosta Hortz Klinika
12. Celso Castro - Dava Street Food
13. Arrano Taberna - Telesforo Erretegia
14. Talai-Mendi Kanpina - Pukas-Shelter

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide