Saio Originala egitasmoaren barruan, gaur arratsaldean La sustancia filma emango dute Modelo aretoan, 19:30ean, jatorrizko hizkuntzan gaztelaniazko azpidatziekin. Coralie Fargeat zinegileak ondutako beldurrezko pelikula da honakoa, eta Cannesko 77. Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zuten; bertan gidoi onenaren saria eskuratu zuen.
Ondorengo aktore taldeak hartu du parte ekoizpenean: Demi Moore, Margaret Qualley, Dennis Quaid, Hugo Diego Garcia, Joseph Balderrama eta Oscar Lesage.
Filmaren sinopsia, berriz, honakoa da: "Inoiz amets egin duzu zeure buruaren bertsio hobearekin? Zu. Baina hobe zentzu guztietan. Produktu berri hau probatu behar duzu. "Sustantzia" du izena. Beste zu bat sortzen du. Zu berri bat, gazteagoa, ederragoa, perfektuagoa. Eta arau bakarra dago: denbora partekatzen duzu. Astebete zuretzat. Astebete zu berriarentzat. Zazpi egun bakoitzak. Oreka perfektua. Erraza. Ezta? Oreka errespetatzen baduzu... Zer atera liteke gaizki?".