Barrexerkak 'Nahastunbury' antzezlana taularatu du ostiralean

Aritz Mutiozabal 2024ko aza. 12a, 09:00

Barrexerka taldea. (Barrexerka)

Modelo aretoan ikusteko parada izango da, Arraio irratiko Galdedebalde saioaren ekimenez antolatuta.

Bakarrizketak, antzerkiak eta esketxak uztartzen dituen taldea da Barrexerka, eta ostiral honetan, Arraio irratiko Galdedebalde saioak antolatuta, Nahastunbury antzezlana taularatuko dute Modelo aretoan.

Obraren sinopsiak ondorengoa dio: "Pertsona batek, laguntasun batek, boligrafo batek, untxi batek, lokal batek… guztiak du bere historia. Ezberdina izaten da, ordea, benetako historia eta horretaz gogoratzen dena. Auzoko bizilagunek teoria hori egiaztatzen dute maiz, baina ezin daiteke asko fidatu haien ahotik irteten denaz. Froga gehiago behar izanez gero Nahastunbury-ra joateko gonbita luzatzen dute, non guztia argituta edo erabat nahastuta irtengo den bertaratutako pertsona".

Emanaldi eroa bezain barregarria izatea espero da, eta bertaratu nahi dutenek hamar euroan eros ditzakete sarrerak Modeloko txarteldegian edo Kutxabankeko plataforma digitalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide