Zarauzko Argazkizale Elkarteak bederatzigarren Ramon Serras Argazki Lehiaketa antolatu du, Euskalduna tabernaren babesarekin eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Aurten landu beharreko gaia Jubilazioa da, eta lanak paperean aurkeztu beharko dira abenduaren 13a bitartean, Euskalduna tabernan.
Argazkizale zein profesionalek hartu dezakete bertan parte eta lau lan aurkeztu ditzakete gehienez ere. Epaimahaiak abenduaren 20an jakinaraziko du erabakia, Euskalduna tabernan, 18:30ean, sari banaketa ekitaldian, hain zuzen ere.
Lehen sarituak 600 euro eta garaikurra jasoko du; bigarrenak, 300 euro eta garaikurra; eta hirugarrenak, 200 euro eta garaikurra. Argazkilari elkarteak bi sari eskainiko ditu zarauztarren lanentzat: lehen saria 200 euro eta garaikurra izango dira, eta bigarrena, 100 euro. Horrez gain, antolatzaileek nahi adina aipamen berezi eman ahal izango dituzte, bakoitza 100 eurorekin sarituak.
Bestalde, urtero bezala, epaimahaikideek aukeratutako argazki onenekin erakusketa zabalduko dute Euskaldunan bertan, eta abenduaren 23tik otsailaren 6ra ikusgai izango da.