Katarroak, gripeak edo eztarriko minak ohikoak dira garai honetan. Tenperaturak jaistearekin batera sortzen dira osasun arazo edo gaixotasun horiek, eta horien inguruan hitz egingo dute bihar Zarauzko Gaztelekuan egingo tailerretan. Bi saio izango dira, goizez, 9:30etik 12:00etara gazteleraz, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:30era euskaraz. Helduei zuzendutako jarduera dela iragarri dute.
Saio hauetan parte hartzeko 943-00 79 99 telefonora deitu daiteke, norberaren erizain edo medikuarekin hitz egin, edo Zarauzko Osasun Zentroko administrazio eremuan izena eman.