Zirika euskara elkarteak antolatuta, kantu bazkaria egin zuten atzo Santa Barbara jatetxean. Bigarren urtez jarraian antolatu du otordua euskara elkarteak, eta aurtengoan 160 lagun inguru batu dira hitzorduan. Kantuan eta solasean jardun zuten herritarrek jatetxean, Agosti eta Barrena musikarien laguntzarekin.
(Argazkiak: Zirika euskara elkartea)