Neguko loreak eta landareak zaintzen ikasteko tailerra antolatu du Udaberrik, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera. Azaroaren 20an eta 21ean izango dira saioak, 10:00etatik 12:00etara bitartean, eta Maria Jesus Retegik emango ditu.
Parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 15a, ostirala, izango dute izena emateko azken eguna, Udaberrin bertan.