'Hiriko uneak' argazki erakusketa, publikoarentzat zabalik

Intza Trula 2024ko aza. 9a, 15:30

Atzo arratsaldean zabaldu zuen Mari Mar Castro argazkilariak Hiriko uneak izeneko erakusketa Torre Luzean. Bilduma bisitatu nahi dutenek urtarrilaren 4ra arte izango dute horretarako aukera, asteartetik igandera, 18:00etatik 20:00etara.

Mari Mar Castro Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideak Hiriko uneak argazki erakusketa zabaldu zuen atzo arratsaldean Torre Luzean. Elkarteko kideen eta gainerako herritarren babesean aurkeztu zuen bilduma, eta Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Irune Urbieta Kultura zinegotzia ere bertan izan ziren.

Artistaren esanetan, "inolako asmorik gabe, mundua begiratzeko modu berri bat" sortu du bildumarekin, "baita ohiko paseoetan ere". Proiektuari esker, txoko bakoitza eta une bakoitza "harrapatu beharreko istorio" bihurtu dela gaineratu zuen.

Hori hala, erakusketa zabalik egongo da Torre Luzean urtarrilaren 4ra arte, asteartetik igandera, 18:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide