Azaroaren 3an hasita, Isa World Para Surfing txapelketa jokatu du Ibon Oregik Kaliforniako Huntington hondartzan. Espainiako taldearekin lehiatu da Zarauzko bizilaguna, eta asko saiatu bada ere, bosgarren postua eskuratu du, iaz bigarren postua eskuratu ondoren.
Oregik azaldu duenez, olatuak ez ziren nahi bezalakoak izan, aurreko urtekoak baino "askoz txikiagoak" izan baitira aurtengoan. Hori horrela izanda, Zarauzko bizilagunak "penaz" hartu du txapelketa amaitu izana.