Azken asteotan, telebista saio baterako lanean dabil makillatzaile zarauztarra, goizetik hasi eta ia gauera arte. Lanaldia amaitu berritan, Gau Beltzerako makillaje bat prestatu dio Mireia Galarza Bastida kazetariari, mundu horri buruz hitz egin duten bitartean.
Bideo-elkarrizketa GUKAsteka Zarauzko astekari digitaleko azken zenbakian dago ikusgai. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.