Bi film emango dituzte Modelon asteburu honetan: Marco eta Elli y el equipo de monstruos, hain zuzen ere. Lehenengoan, Enric Marco Batle Espainiako sindikalista da protagonista, Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) Idazkari Nagusi eta Espainiako Amical de Mauthauseneko Lehendakaria. Elkartearen buru izan zen garaian, Marcok hitzaldi ugari eman zituen, batez ere ikastetxeetan, nazien esparruetatik bizirik atera zeneko bizipenari buruz. Geroago, II. Mundu Gerran Flossenburgeko kontzentrazio esparrutik bizirik atera zeneko bere biografiaren datuak faltsutu zituela konturatu ziren.
Elli y el equipo de mostruos filmean, aldiz, Elli da pertsonaia nagusia. Bera etxerik gabeko mamu txiki bat da, eta mamuen tren bateko bizikideen atea jotzen duenean, Ellik ustekabean erakartzen du "kanpoko munduaren" arreta. Taldea osatu behar du munstro talde zabal batekin, ez bakarrik Tren Mamuaren etorkizuna salbatzeko, baita familia bat izateko ere.
Azaroak 9, larunbata
16:45. Elli y el equipo de monstruos
19:15. Marco
22:15.Marco
Azaroak 10, igandea
16:45. Elli y el equipo de monstruos
19:15. Marco
Azaroak 11, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Marco
19:30. Marco
Azaroak 12, asteartea
19:30. Saio originala: La sustancia