Aurreko asteburuan hasi ziren Urdaneta auzoko sanmartinak, eta asteburu honetan ere egongo da ospakizunik. Gaur gauerdian Ximor taberna irekiko dute, eta ondoren, DJ Hidalgok jarritako musikaren erritmora dantza egiteko aukera izango dute.
Bihar, aldiz, goizean goiz hasiko dute eguna oilasko bilketarekin. Arratsaldean zehar, haurrentzako nahiz helduentzako jarduerak antolatu dituzte, hala nola, jolasak, kalejira eta goizean bildutako oilaskoarekin egindako afaria. Iluntzean, Enaitz Alberdiren eta Oibarren erromeriak girotuko du auzoa.
Hona hemen egitaraua:
Azaroak 8, ostirala
- 00:00. Ximor taberna irekiko dute eta emanaldia eskainiko du DJ Hidalgok.
Azaroak 9, larunbata, Oilasko Biltze Eguna
- 06:00. Dianarekin, oilasko biltzen hasiko dira auzoko gazteak Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariekin. Izer eta Alabier trikitilariak ere bertan izango dira.
- 16:00. Ume jolasak. Txokolate beroa egongo da nahi duenarentzat, baita sorpresa ugari ere.
- Jarraian. Kalejira auzoan zehar, trikitilariekin.
- 21:00. Goizean bildutako oilaskoekin afaria, auzotar guztientzat, Indamendi elkartean.
- Ondoren. Erromeria Enaitz Alberdi eta Oibarrekin, Indamendi elkartean. Denentzat zabalik egongo da elkartea.
- 00:00. Ximor taberna zabalik, DJ Indartek girotuta.
Azaroak 10, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Auzotarren arteko helduen eskupilota eta pala txapelketen finalak.
- Jarraian. Poteoa auzoan zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariekin.
- 17:30. Harri jasotze txapelketa 150 kiloko Markesko kubikoarekin. Mikel Lopetegi Urra, Iraitz Arruti, Xabat Olaizola, Paulo Azpiazu eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.aren eskutik.
- Jarraian. Erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilariekin, 22:30 arte. Patata dantza lehiaketa ere egingo dute erromerian zehar.
Azaroak 11, astelehena, San Martin eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- Jarraian. Tortilla patata lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak: trontza, txingak, lokotx bilketa, zaku karrera, etab. Saioa girotzen ariko dira Izer eta Alabier trikitilariak.
- Arratsaldean. Trikitilariak Indamendi elkartean, denentzat.
- Ondoren. Kalejira auzoan zehar, eta festei amaiera emateko, traka zaratatsua.