Buster Keaton zinemagilearen lana aztertuko dute gaur Photomuseumen

Julene Sorarrain 2024ko aza. 8a, 10:45

Buster Keaton zinemagilea.

18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, Buster Keaton zinemagileaz hitz egingo dute gaur Photomuseumen. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sartzeko ez da sarrera doakoa izango da.

Joseph Frank Buster Keaton, The Great Stone Face (Harrizko aurpegia) ezizenez ezaguna, zinemako maisutzat jotzen dute, bere trebetasun fisikoagatik eta bere umore bisual burutsuagatik. Bere filmek, akrobazia arriskutsuez eta efektu harrigarriez markatuta, komedia eta arriskua uztartzen zituzten. 1960an ohorezko Oscar saria jaso zuen, eta gaur egun zinema zuzendari onenetakotzat jotzen dute. 

20ko hamarkadaren hasieran, Hollywooden lanean hasi zen. Hainbat film ospetsu egin zituen, besteak beste, Generaleko makinista, Sherlock Jr., Aste bat, Ibaiko heroia edota Zazpi aukerak

Generaleko tren-gidaria (The General) da bere filmik garrantzitsuena.1862an sezesio-gerran gertatutako benetako gertaera batean oinarritua dago. Pelikularen aurkezpena "porrot bat" izan arren, denborarekin bere film onenetako bat bezala hartzen hasi zen. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide